XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neskamea.- Textamentu xaharrean ari nauxu: Salomon'en ixtorioan.

Erretorea.- Irakurri ezazu goratik... bear bada, emango didazu gogoeta aberatsen bat nere sermoyarentzat.

Neskamea.- Bai, ain xuxen ixugarrixko aberastasunetan ari nauxu, entzun exaxu auxe:(Irakurtzen) Salomon Erregea, Jainkotiar eta xuurtaxun aundikoa xan.

Aren denboran, urrea purruxtan sartu zan Israelgo errian.

Bere bazkal-ontzi-aldia dana urrezkoa zuan.

Zillarrak berak an etzuan ixtimaziorik.

Bazuan bere mendeko itsa-ontzi-sail bat, millaka zaldi eta mando, eta ganbelu-talde bat izugarria...

Zer xiran ganbelu diralako oyek?.

Erretorea.- Abere batzuek... bizkarrean konkor batzuek dituzten abere batzuek.

Neskamea.- A, bai! Ikusiak dixkitxut paperetan, argazkietan.

(Jarrai irakurtzen) Baxuan, beraz, Salomon Jainkotiarrak, ganbelu-talde bat ixugarria.

Bere gobernurako artu zituan milla emazte, zazpireun erregezkoen alabetakoak, eta irureun edozeñetatikoak...

Jesus! Entzun dexu?... Bai ote diteke olakorik?.

Zer ari xera? Ixkribatzen, neri kasurik egin gabe?.

Ori al da Libur Santueri diezun itzala?.

Erretorea.- Jarrai zazu, jarrai...(...).